XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Uste gabean arrapatu nituen.
Neri gogor egin bazidaten, ta jo ta bat ondatu banuen, ni izango nintzan gaixtoa.
Nik ere bizia maite det; eta, Jaungoikoak deitu arte, gordetzera beartua nago.
- Guk anaia degu illa; ta, andik edo emendik i galdu arte, ez diagu pakean utziko -erantzun zioten gazteak.
- Nai dezutena egin.
- Baña zerok atera kontuak.
- Nik ainbeste arrixku izango dezute.
- Nere bizia arrixkuan ikusten badet, al detanarekin eman egingo ziot.
- Baña utzi nere amari.
- Gaixoak ez dik ortan errurik.
- Bestela ere, naiko naigabea bazebilkik berekin.
- Utzi zaiozute pakean.
- Epailleari aurrea artuta zertan sartzen zerate zuek? - erritan eman zien aitak.
- Bazekit aurki auzitegira deituko didatela, ta bolara bateko espetxea neretzat dagoela.
Baña nere amari pakean uzteko moduak egingo dizkit.
- Eta bi mando aiekin zer egin bear dek? Joxe Migelek zorretan zeuzkaken.
- Bai. Aren lekuan i asiko aiz? - galdetu zion Iñaxio illaren anaiari...
- Asmo ortan nabillek.
- Gaurtik aurrera, bada, ireak dituk.
- Ez ago zorretan.
- Ea, orrela, egindako zerbait ordaintzen dizuetedan.
- Jainkoak jakingo dik orain nere etorkizunaren berri.
- Illa or zegok; iltzallea emen.
Etzekit nola epaituko nauten.
- Eskerrik asko, Praixku.
Denei esku emanta ezkutatu zan andik.